Antzokiak aste honetan otsaileko zine programazioa bukatu eta martxokoa hasiko du

25.02.25
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
'Memorias de un caracol', 'A diferente man', 'Bridget Jones: Local por él' eta 'Basatiak' proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak otsaileko zine programazioari amaiera emango dio ostegun honetan, osteguneko zineklubaren emanaldiarekin. Arratsalde horretan ‘Memorias de un caracol’ filma proiektatuko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Adam Elliotek zuzendutako ekoizpen australiarra da, 2024koa. Helduentzako animazio bat da, drama bat irudikatzen duena. 94 minutu irauten du eta Oscar sarietarako izendatuta dago. Sitgeseko jaialdian animaziozko film onenaren saria jaso zuen. Trama Australian kokatzen da, 70eko hamarkadan. Grace Pudel neska bakarti eta moldakaitz bat da, barraskiloen irudi apaingarrien bilduma egin nahi duena eta eleberri erromantikoekiko maitasun sakona duena. Bere aitaren heriotzak, neskato bat besterik ez denean, anaia biki Gilbertengandik aldentzera darama. Ostegun honetan, 20:30ean.

Zine komertzialaren atalean, martxoaren 1eko, larunbatean, eta 3ko, astelehenean, 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, ‘A different man’ filma emango da. Aaron Schimbergek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra; komedia beltzaren ukituak dituen thriller bat da. Edward New Yorkeko aktorearen istorioa kontatzen du. Bere itxura errotik eraldatzeko ebakuntza erradikala egin behar diote. Ondorioz, gauza asko aldatzen dira bere bizitzan eta, hala ere, denak berdin jarraitzen du asaldatuta. Berlingo Zilarrezko Hartza eta interpreterik onenaren Urrezko Globoa.

Asteko bigarren proposamen komertziala aurten bertan estreinatutako ‘Briget Jones: loca por él’ ekoizpen britainiarra da. Aurreko eta serieko filmen jarraipen bat da; amatasuna jorratzen duen komedia erromantiko bat. Bridget bakarrik dago duela lau urte alargundu ondoren. Billyren ama da, bederatzi urtekoa, eta Mabelena, lau urtekoa, eta linbo emozional moduko batean aurkitzen da haurrak zaintzen dituen bitartean, bere lagun onenaren eta bere maitale izandako Danielen laguntzarekin. Renée Zellweger, Hugh Grant eta Colin Firthekin. Martxoaren 1ean (larunbata) 22:00etan eta 2an (igandea) 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratsaldeko 17:00etan gazteenentzako saioan, ‘Basatiak’ Suitzan ekoiztutako marrazki bizidun zinta euskaraz ikusteko aukera izango dugu. Claude Barrasek zuzendutako lana da, 87 minutuko iraupena duena. Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan aurkitutako haurtxo orangutan bat dago Keria. Selao lehengusu eta orangutan haurtxoarekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da, bere jatorriarekin konektatzeko aukera emango dion abentura. Europako Zinemaren sarietan 2 izendapen jaso ditu.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.25
Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian
Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa Betiondon | I. Torneo Juvenil de Futbito en Betiondo
09.06.25
Ultra Marlatin taldeak irabazi du Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa

130 pertsonatik gorak eta 14 taldek parte hartu dute larunbat eta igandean Betiondoko kantxan