Antzokiak euskarazko filma bi proiektatuko ditu asteburu honetan

04.11.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Ostegunetik astelehenera, ‘Entre montañas’; ‘Jugar con fuego’; ‘Karmele’ eta ‘Super Charlie’

Ermua Antzokiak lau zinema nobedade eskainiko ditu aste honetan. Ostegunetako zineklubak emango dio hasiera asteroko zikloari. Egun horretan, ‘Entre montañas’ dokumentala ikusi ahal izango dugu, Unai Canelaren lana, Covid-19aren pandemian natura erakusten duena. 71 minutu irauten du eta publiko guztientzat egokia da. Unai pandemiak Pirinioetako herri txiki batean konfinatutako nerabea da. Urtebetez baino gehiagoz, urtaroen igarotzea bizi du, bai eta naturarik hurbilenarekin eta, askotan, ezikusienarekin konektatuta sentitzearen emozioa ere. Ostegun honetan, 20:30ean.

Atal komertzialean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, ‘Jugar con fuego’ Delphine eta Muriel Coulin zuzendarien film luzea ikusi ahal izango dugu. 2024an estreinatutako lan honek gizonezko interprete onenaren ‘Copa Volpi’ saria jaso du. Drama honek Pierre tren bidegile eta sindikalista ohiaren bizitza erakusten du, emaztea hil ondoren bi seme-alabak bakarrik hazten dituena. Louisek arrakastaz egiten du aurrera ikasketetan eta bizitzan. Fus bidetik desbideratzen da. Indarkeriak eta botere-harremanek liluratuta, eskuin muturreko taldeetara hurbiltzen da, aitaren balioekin kontraesanean.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Karmele’ euskarazko zinta da, Asier Altunak zuzendua. Kirmen Uriberen eleberria oinarri duen lana. Drama erromantikoa da, Espainiako Gerra Zibileko benetako gertakarietan oinarritua. Zinta 1937an kokatua dago. Karmele eta bere familia Frantzian babesten dira gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Bertan, Karmele, musikaren eta dantzaren bidez, gerraren aurka borrokatzen saiatzen den erbesteko euskal enbaxada kulturalak kontaktatzen du, eta Txomin ezagutzen du, tronpeta jotzaile profesionalaz maiteminduz. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazteenentzako saioan, ‘Super Charlie’ animazioa ikusi ahal izango dugu, John Holmbergek zuzendutako zinta suediarra, 2024an estreinatua. Willeren abenturak kontatzen dituen komedia bat da. Willek hamar urte ditu, eta beti egin du amets superheroi bihurtzearekin eta bere aita poliziarekin batera kriminalekin amaitzearekin. Hala ere, bere ametsa zapuztu egiten da superbotereak dituen Charlie anaia txikiaren jaiotzarekin. Heroi batzuek kapa daramate, eta beste batzuek pixoihalak!

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte