Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu, dramaren generoa nagusi izanik

14.01.25
Ermua Antzokiak "Cuando cae el otoño", "Las chicas de la estación", "Conclave" eta "Mufasa: El Rey León" filmak proiektatuko aste bukaeran

Ermua Antzokiak zinemako lau estreinaldi berri proiektatuko ditu asteburu honetan, tartean hiru istorio dramatiko daudelarik. Datorren ostegunetik astelehenera bitartean gozatu ahal izango ditugu zine emanaldiak. Osteguneko zineklubak François Ozon zuzendariaren "Cuando cae el Otoño" filma eskainiko digu. 102 minutu irauten du eta intrigazko drama da, jatorrizko bertsioan eskainiko dena gaztelaniazko azpitituluekin. Sipnosiak dio sasoi betean dagoen amona batek erretiro lasaia bizi duela Borgoinako herrixka batean, eta bere lagunik onena ere bertan bizi dela. Santu Guztien Egunean, Valerie alaba etortzen zaio ikustera, Lucas biloba eskolako oporren astean zain dezan uzteko asmoz. Baina ezer ez da espero bezala gertatuko.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, Juana Maciasek zuzendutako "Las chicas de la estación" espainiar filma ikusi ahal izango dugu. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da. 115 minutu irauten duen drama soziala. Adingabeen zentro batean baldintzarik gabeko maitasuna zer den jakin gabe hazi diren hiru neskaren istorioa kontatzen du. Horietako baten urtebetetzea da eta hirurek euren trap queen gogokoenaren kontzertuan ospatu nahi dute. Dirua behar dute eta ez dute aukera handirik hori lortzeko.

Asteko bigarren proposamen komertziala "Conclave" da, Edward Bergerrek zuzendutako 118 minutuko ekoizpen britainiarra. Intrigazko thriller honek 6 izendapen jaso ditu Urrezko Globoetan. Aita Santuaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala munduko erritual sekretu eta zaharrenetako baten buru izateko arduraduna izango da: Aita Santu berri baten hautaketa. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu batean harrapatuta geratzen da... Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean, hurrenez hurren, ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandeko 17:00etan, gazteentzako saioan "Mufasa: El Rey León" abentura animazioaz gozatu ahal izango dugu 3Dn. Mufasa lehoikume umezurtza da, galduta dagoena Taka izeneko lehoi atsegin bat ezagutzen duen arte, errege leinu baten oinordekoa. Ustekabeko topaketa honek bere helmuga bilatzen duten egokitu gabeko talde bikain baten bidaia jarriko du abian.