Antzokiak lau estreinu proeiktatuko ditu asteburuan
Ermua Antzokiak lau nobedade proiektatuko ditu aste honetan, guztiak 2023an estreinatuak. Horietako hiru dramak dira; bi emakume errealizadoreek zuzentzen dituzte eta publiko gazteenarentzako proposamena animazio bat da.
Programazioa ostegunean hasiko da zineklubaren saioarekin, non 'La isla roja jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango dugun. Robin Campillok zuzendutako drama honek kolonialismoa jorratzen du. 70eko hamarkadaren hasieran. Thomas txikia kolonialismo frantsesaren pean bizi da Madagaskarren, armadaren aire-baseetako batean. Ostegun honetan, 20:30etatik aurrera.
Merkataritzaren atalari dagokionez, larunbatean 19:30etan eta astelehenean 20:30etan Patricia Ortega zuzendariaren 'Mamacruz' tituloa ikusi ahal izango dugu. 84 minutu irauten duen ekoizpen espainiarra. Kiti Manver aktorea da protagonista. Cruz amonak urte asko daramatza, hamarkadak dagoeneko, orgasmoa zer den jakin gabe... harik eta egun batean Interneten nabigatzen ari zela desioak eta sentsazioak sentitzen hasi den arte.
Bigarren proposamen komertziala larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu. 'Un amor' izenburua du, Isabel Coixet zuzendariaren azken lana. 2 ordu baino gehiagoko film luzea da. Hiriko bizimodu estresagarritik ihes egin ondoren, Nat, 30 urtekoa, La Escapa herri txikian babesten da, landa-eremuko Espainia sakonenean. Kaleko txakur bat duen landetxe batean, neska gaztea bere bizitza bideratzen saiatuko da. Aktore onenaren saria jaso du aurtengo Zinemaldian.
Azkenik, igandeko publiko gazteenarentzako saioan, 'Trolls 3' tituluaz gozatu ahal izango dugu. Denok batera. Kasu honetan, Poppy eta Branch ofizialki parekatzen dira. Harremanak izan ahala, Poppy ohartzen da Branchek iragan sekretu bat duela. Abentura dibertigarriak eta berriak.