Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

25.11.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak

Ermua Antzokiak lau proposamen berri proiektatuko ditu azaroko azken asteburu honetan. Osteguneko zineklubeko saioak ‘A Savana e a Montanha' zinta portugaldarra proposatzen digu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Paulo Carneirok sinatzen duen lana da; 77 minutu irauten duen drama, landa-bizitza eta politikari buruzkoa. Portugaleko iparraldean dagoen Covas do Barroso herriak jakiten du, Savannah Resources enpresa britainiarrak Europako aire zabaleko litio-meatzerik handiena bere etxeetatik metro gutxira eraikitzeko asmoa duela. Ostegunean, hilak 27, 20:30ean.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Kelly Reichardtek zuzendutako ‘The mastermind' drama ikusi ahal izango dugu. 110 minutu irauten duen zinta da, zeina 1970ean Massachusettseko txoko lasai batean kokatzen gaituen. Bertan langabezian dagoen arotza arte lapur bihurtzen da eta lapurreta ausarta antolatzen du.

Bigarren proposamen komertziala Alauda Ruiz de Azúa errealizadorearen ‘Los domingos' zinta espainiarra da. Drama honen osagaiak familia, nerabezaroa eta erlijioa dira. 115 minutu irauten du eta Donostiako Zinemaldiko aurtengo irabazlea izan da. Ainara 17 urteko gazte idealista eta ikasle bikaina da, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar duena. Edo, behintzat, hala espero du bere familiak. Hala ere, gazteak dio Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako mojaren bizitza hautatzeko asmoa duela. Urrezko Maskorra 2025eko Zinemaldian.

Azkenik, igandeko saioan, 17:00etan, ‘La princesa orgullosa’ marrazki bizidunen zinta ikusi ahal izango dugu, 84 minutuko luzera duen lan txekiarra. Benjamin errege gazteak emaztea aurkitzeko unea iritsi dela uste du. Carolina printzesa ederraren erretratua aurkezten diotenean, pozez zoratzen geratzen da eta berea bidaltzen dio... baina dena ez da espero bezala izango.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte