Antzokiak terrorea, komedia eta animaziozko bi filma proiektatuko ditu asteburu honetan

Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko dizkigu aste honetan, ostegunetik datorren asteko astelehenera bitartean. Osteguneko zineklubak emango dio hasiera programazioari, 20:30ean, 'Mariposas negras' filmarekin; klima-aldaketa eta immigrazioa jorratzen dituen drama soziala. 2024an estreinatu zen ekoizpen espainiarra da, David Bautek zuzendua. Planetako puntu oso desberdinetako hiru emakumek badute zerbait komunean: klima-aldaketak eragingo die eta hirurek dena galduko dute berotze globalaren ondorioz. Goya eta Forque sarietarako animaziozko film onenaren izendapena jaso du.
Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean 'Nosferatu' ikusi ahal izango dugu, beldur eta banpiroen inguruko remake bat. Robert Eggersek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da, 132 minutu irauten duena. Istorioa XIX. mendean kokatzen da, 1838an gazte bat Transilvaniara joan zen Los Carpatoseko gaztelu batean bizi den konde bati salmenta egitera. Bidaia zail eta korapilatsu baten ondoren, tokira iritsiko da, eta bertan, esperientzia ikaragarriek aurrera jarraituko dute...
Asteko bigarren film komertziala 'Un lío de millones' da, Susan Béjarrek zuzendutako komedia espainiarra. 91 minutu irauten du eta bertan lan egiten dute Antonio Resinesek, Clara Lagok eta Itzam Escamillak, besteak beste. Madrilgo mendilerroko herri batean, bikote batek erretiro lasaia bizi du, baina kabi hutsaren sindromea sentitzen dute seme-alabek etxetik alde zutenetik. Seme-alabak ahazten hasi zaizkiela sentitzen dute. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratsaldeko familia eta gazteenentzako saioan, 'Klara eta hazi magikoen misterioa' animaziozko filma euskaraz ikusi ahal izango dugu. Norvegiako ekoizpena da, 70 minututan garatzen dena. Tramak planteatzen du agian euririk eta eguzkirik gabe hazi litekeen hazia egon litekeela, baita lurrik gabe ere. Eta norbaitek hori lapurtu izan balu? Klara neska gazteak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin elkarlanean.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira