Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

22.04.25
Ermua Antzokia
Gizartea
Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

Antzokiak lau estreinaldi zinematografiko proiektatuko ditu apirileko azken aste honetan. Osteguneko zineklubak ‘Misericorde’ izenburua eskainiko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Alain Guiraudiek zuzendu duen ekoizpen frantziarra da, 2024an estreinatua eta ia bi ordu irauten duena. Thriller dramatiko honek film onenaren Urrezko Espiga jaso zuen Valladolideko ‘Seminci’ jaialdian eta gidoi onenaren saria Frantzian. Jérémie bere herrira itzultzen da Jean-Pierre buruzagi ohiaren hiletarako. Desagertze misteriotsuak, auzokide mehatxagarriak eta apaiz arraro batek ustekabeko bira eragingo diote Jérémieren egonaldi labur eta lasaiari. Ostegunean, 20:30ean.

Atal komertzialean, larunbatean eta astelehenean, 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, benetako gertakarietan oinarritutako ‘The Alto Knights’ drama ikusi ahal izango dugu, Robert de Niro aktorea protagonista duena. Aurten estreinatutako ekoizpen iparramerikarra da, bi ordu irauten duena. Filma New Yorkeko krimen antolatuaren buruzagi nabarmenetako biri jarraipena egiten die, Frank Costello eta Vito Genovese, hiriko kaleen kontrola lortzeko lehian.

Asteko bigarren proposamen komertziala Borja Cobeaga zuzendariaren ‘Los Aitas’ ekoizpen espainiarra da. Komedia honek 80ko hamarkadako aitatasuna hizpide du, 88 minutu irauten ditu lanak. Aktore taldean Mikel Losada ermuarra dago, Quim Gutierrez, Juan Diego Botto, Iñaki Ardanaz eta Ramon Barearekin batera, besteak beste. 80ko hamarkadaren amaierako Bilboko periferian eta langileriaren guneetan kokatzen da zinta. Haurrentzako gimnastika erritmikoko talde batek txapelketa batean parte hartzeko aukera du Berlinen. Amak ezin dutenez alabekin joan, aitak egingo dute bidaia. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, 17:00etan, ‘Minecraft filme bat’ filma ikusteko aukera izango dugu gaztetxoenaren eta familiarentzako emanaldian. Abentura, bideo-joko eta fantasiazko ekoizpen iparramerikarra. Ongi etorri Minecraften mundura. Sormenak sortzen laguntzeaz gain, funtsezkoa da bizirik irauteko.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu