Antzokiak zineko lau nobebade proiektatuko ditu
Ermua Antzokiak zineko lau nobedade proiektatuko ditu ostegunetik astelehenera. Horietako hiru aurten estreinatu dira eta lauietatik bi jatorrizko bertsioan emango, gaztelaniazko azpitituluekin.
Osteguneko zineklubaren saioak Éric Besnardek zuzendutako ‘La primera escuela’ filma proposatzen digu. XIX. mendearen amaieran girotutako drama da, 109 minutu irauten duena. Frantzia, XIX. mendearen amaiera. Louise Violet irakasle paristarra da eta landazabal frantsesera bideratzen dute. Eguneroko bizitza urtaroei, lurrari eta laboreei lotuta dagoen lekua. Jardun ahal izateko, lehenik eta behin, biztanleak konbentzitu beharko ditu seme-alabak eskolara bidal ditzaten. Ostegunean, 20:30ean.
Zinema komertzialari dagokionez, lehen proposamena ‘Parecido a un asesinato’ zinta espainiarra da. 111 minutuko thriller psikologikoa da, Antonio Hernandezek zuzentzen duena. Filmean Blanca Suarezek eta Eduardo Noriegak parte hartzen dute, besteak beste. Sinopsiak zehazten duenez, Evak une zoriontsua bizi du, bikote berri batekin: Nazario, idazle arrakastatsua, eta haren alaba, Alicia, harekin batera bizitzea espero duen nerabea; azkenik, iragana ahazteko aukera emango dion familia bat du. Baina ez da hain erraza izango. Larunbatean 19:30ean eta igandean 20:30ean ikusi ahal izango dugu.
Bigarren zinta komertziala estreinaldi berri bat da, joan den irailekoa: ‘Maspalomas’ gaztelaniazko azpitituluekin jatorrizko bertsioan eskainiko duguna. Jose Mari Goenargak eta Aitor Arregik sinatzen dute lan hori. Zahartzaroari eta homosexualitateari buruzko drama honek 115 minutu irauten ditu. Aktoreen artean José Ramón Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga eta Zorion Eguileor ditugu. Bikotekidearekin hautsi ondoren, Vicentek (76) gustuko bizitza darama Maspalomasen: bere egunerokotasuna eguzkitan etzanda, parrandan eta plazeraren bila pasatzen du. Ustekabeko istripu batek Donostiara itzultzera behartzen du, eta urte batzuk lehenago abandonatu zuen alabarekin topo egitera. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, umeentzako saioan, 'Sari Nagusia ziztu bizian' animaziozko zinta izango dugu, 98 minutuko ekoizpen germaniarra. Haurrentzako komedia bat da, 1 Formulako autoei buruzkoa. Eddak lasterketetako pilotu bihurtzearekin egiten du amets. Ustekabean, bere nahia egia bihurtzen da... Abentura entretenigarriak... abiadura handian.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte