Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira
Aritzmendi pilotalekuaren instalazioak berritzeko, udarako eta herriko jaietarako prest jartzeko xedez. Aste honetan hasi dira azpiegitura margotzeko lanak, eta datorren astearen hasieran bukatzea aurreikusten da. Era berean, denboraren eta erabileraren poderioz alperrik galduta dauden aldagela eta komunetako bost ate ere ordezkatuko dira.
Herriko "Pinturas Juan Luis Martín S.M." enpresak frontoia margotuko du 11.842,27 euroren truke, BEZa barne. Bestalde, "Irumak, S.A." enpresak erresistentzia handiko bost ate berri ekarri eta instalatuko ditu, 5.587,76 euroren truke, BEZa barne. Ordezkatu beharreko ateak fenolikoak izango dira, hau da, higadurarekiko erresistenteak eta, denborak aurrera egin arren, beren ezaugarriak eta prestazioak mantentzen dituzten motatakoak. Ate horiek, berez, bakterioen aurkakoak dira, zikinkeria uxatzen dute eta, gainera, produktu kimikoekiko erresistenteak dira, bai garbiketakoak, bai desinfekziokoak.
Zeregin horiek amaitu ondoren, Aritzmendi pilotalekua prest egongo da Santiagoko jaietan urtero antolatzen den esku pilota jaialdia bezalako kirol ekitaldiak egokiro hartzeko.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik