‘Arratsaldean kontu kontari’: ipuin kontatze saioa euskaraz

17.03.25
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Martxoaren 22an, larunbata, 17:30ean Lobianon

Datorren larunbatean ‘Arratsaldean kontu kontari’ izango dugu, Liburutegiak antolatutako euskarazko ipuin kontatze saioa. Saioak ‘Harri ipuinak’ izenburua du eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Amaia Puin izango da kontalaria.

Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da. Hasteko ordua 17:30ak dira eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik lekua erreserbatu behar da. Horretarako, hainbat aukera ditugu: gaurtik bertatik, martxoak 17tik, 943 17 92 12 telefonora deitu, mezu bat bidali WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora. Mezu horretan haurraren izena, abizenak eta adina adierazi behar ditugu. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleitzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik