Artarraik antolatuta, 'Zuhaitz eguna' jarduera egingo da igandean

12.03.25
Ingurumena
Gizartea
Aurten berrehun haritz landatuko dira 'Untzama' inguruan

'Artarrai Mendi Taldeak', Ermuko Udalaren laguntzaz eta elkarlanean, 'Zuhaitz Eguna' gauzatuko du eta 200 haritz landatuko ditu. Jarduera hurrengo igandean -martxoaren 16an- izango da, 10:00etatik aurrera, 'Untzama' parajeko magaletan, hirigunetik hurbil eta edonor erraz iristeko moduan dagoen lekua. Hori da edizioaren alderdirik azpimarragarriena, aurten landaketa gunea lekuz aldatuko baita. Aurreko ediziora arte "Joxio" zelaietan egin izan da eta aurten, berriz, Untzamako magaletan landatuko dira 200 haritz inguru.

'Artarrai Mendi taldeak' ermuar guztiei parte hartzeko deia egiten die. Topagunea, aurreko edizioetan bezala, Patxi plazan eta goizeko 10:00etan izango da. Taldea Untzamara abiatuko da, Santa Ana auzotik eta osasun zentroaren aurretik, Elorretako baserrietaraino doan Abeletxerako bidetik. Landatzeko lekura iritsitakoan, jarduera gauzatzeko behar den materiala banatuko da (aitzurrak eta palak).

Ekimen honekin naturari eta gure inguruari lagunduko diogu. Ez dugu ahaztu behar zuhaitzek ingurumenaren kutsadura arintzeko gaitasuna dutela, eta oxigenoz hornitzen gaituztela. Gainera, klima-erregulatzaileak dira, eguzki-erradiazioa, haizea eta hezetasuna kontrolatzeko duten gaitasunagatik; halaber, uraren zikloa erregulatzen dute, lurzoru emankorrak eratzen dituzte eta gure inguruneari balio estetikoa ematen diote, natura- eta kultura-ondare bihurtuz.

Horregatik guztiagatik, 'Artarrai Mendi Taldea'k parte hartzera eta egun honetaz gozatzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik