"Artarraik" aurten berrogeita hamargarren urteurrena ospatuko du

15.09.25
Kirolak
Gizartea
Mende erdi, Ermuan eta ermuarren artean mendiarekiko pasioa zabaltzen

"Artarrai Mendi Taldeak" berrogeita hamar urte beteko ditu aurten sortu zenetik, mugarri azpimarragarria. Mende erdi hori dela eta, Artarrai M. T. elkarteak egitarau zabala prestatu du, zeina irailetik azarora bitartean gauzatuko dena. Jarduera eta ekintzen artean denetarik izango da, aukera zzabala: elkartearen ibilbidea errepasatzen duen argazki erakusketa bat, 1974an Everestera egindako "Tximist" espedizioari buruzko diaporamaren proiekzioa, hitzaldi hainbat, bazkari herrikoia eta erromeria, mendiko zine proiekzioak, txangoak, gehigarri berezi bat herriko "Drogetenitturri" aldizkarian, eta plaka eta kamiseta oroigarria, besteak beste.

Artarraik gaur egun 630 bazkide ditu eta urte osoan zehar ekintzak antolatzen ditu. Era guztietako jarduerak, mendia ardatz dutenak, bere masa sozial osoaren gustuak asetzen dituztenak: zeharkaldiak, asteburuko txangoak, kanoien jaitsiera, elurretara raketekin egindako irteerak, lur orotako bizikletaz egindako ibilbideak (BTT), haurrentzako jarduerak, hitzaldiak, askotariko prestakuntza-ikastaroak, GPSak erabiltzen ikastekoak, Federazioaren aurreko izapideak, materialaren alokairua... eta abar luze bat, azken berrogeita hamar urteetan egin ohi duen bezala.

Bihar, irailak 16, asteartea, programaren lehen jarduera izango da. Alde batetik, ‘Artarrai’ren argazki zaharren erakusketa Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera zabalik egongo dena, bi astez. Eta "Tximist" erakusketa 19:00etan. Diaporamak Everesterako lehen igoera erakutsiko du, Txomin Uriarteren gidaritzapean.

‘Artarrai’ taldeak eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan lagundu duten lagun guztiei eta herritar guztiei antolatutako jardueretan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik