Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

18.11.24
Kirolak
Ingurumena
Gizartea
Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera

Artarrai Mendi Taldea‘k aste honetan gauzatuko du ‘Ireki begiak, erne belarriak’ izenaz ezagutzen dugun mendi ibilbidea; gure biodibertsitatearen, faunaren, botanikaren eta iraganeko aztarnen aberastasuna xehetasunez ezagutzeko udalerriaren inguruko txangoa oinez. Lau kilometroko eta zailtasun txikiko ibilbide laburra da, 3 edo 4 ordutan egitea aurreikusten dena, gure ingurune hurbilenaz arretaz eta patxadaz gozatu ahal izateko. Jarduera irekia eta doakoa da.

Txango eta jarduera 9:00etan abiatuko da Patxi plazatxotik. Ibilbidean zehar Txara, Bialbe edo Egurmendi bezalako tokiak zeharkatuko ditu eta Errekalden amaituko da. Azken puntu honetan, antolatzaileek hamaiketakoa emango diete parte-hartzaileei.

Ibilbidean zehar, arreta berezia jarriko du inguruko hegaztiak, intsektuak eta landareak behatzeko eta horien inguruko azalpenak emateko. Horiek guztiak oso garrantzitsuak dira habitaterako eta ingurumenerako. Ibilaldian, espezie autoktonoei buruz hitz egingo da; espezie inbaditzaileek duten eraginaz, baita inguruneko geologiaren zenbait alderdi nabarmengarrienei buruz ere.

Naturarekin gozatzeko, ikasteko eta konektatzeko aukera, familia- eta hezkuntza-giroan.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik