Art(ea) antzezlana ikusgai euskaraz, ostiralean Antzokian

08.10.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Txalo Produkzioaren eskutik, iluntzeko 20:30etan

‘Art(ea)’ antzezlana euskaraz aurkeztuko du Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30ean, ‘Txalo produkzioak’. Sarrerak 10 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean edo, emanaldia hasi arte, leihatilan bertan. Begoña Bilbaok zuzentzen du antzezlana eta lanean Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktore ezagunak ditugu.

Art (Artea) Yasmina Rezak idatzitako lana da. 1998an estreinatu zen eta urte horretan bertan Tony Award saria jaso zuen. Ordutik hona 35 hizkuntzatara itzuli da eta mundu osoko antzokietan antzeztu da: Berlinen, Londresen, Tokion, Bombayn, Johannesburgon, Buenos Airesen, Madrilen, Bratislavan, Parisen, beste askoren artean...

Sinopsia

Art (Artea) hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok dirutza ordaindu du erosi duen koadro moderno batengatik. Marcosek gorroto du koadroa, gainera kosta egiten zaio sinestea Sergiori benetan gustatzen zaiola koadroa. Hirugarren laguna, Ibon, Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten saiatzen da.

Hasieran, arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izango da, zeina adiskidetasunari buruzko eztabaida latzean bilakatuko den, Ibon muturreko eta kontrakoko bi jarreren erdian egongo da.

Obra aurrera doa eta koadroaren kontua puztu egiten da eta, bat-batean, bigarren planora pasatuz. Horrek haserrearen benetako arrazoiak azaleratuko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu