Aste honetan ingelesezko ipuin kontatze saioa izango

Ipuin saioak "Uh oh, Stuck onn an Island with Monsters!" izenburua du eta 4-9 urte bitarteko entzuleentzat egokia da. Narratzailea Hannah Berry izango da.
Jarduera doakoa izango da Lobiano Kultur Gunean eta 17:30etan hasiko da. Etenak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da. Bertara joan ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, haurraren izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziz. Jardueraren arduradunari emango zaio telefonoa, saioa egin bitartean gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
"Story Time" ipuin kontalarien saioen helburuak irakurzaletasuna ahozko tradizioaren bidez sustatzea eta ingelesa modu ludiko batean ikastea dira.