Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

06.05.24
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Euskara
Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude

Ermuko Udaleko Euskara eta Kirol Sailek Oporretan Jolas udalekuak antolatu dituzte beste urte batez ekainerako eta uztailerako. Jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta lau astez lau ekintza mota desberdinen artean aukeratu ahal izango dute.

Izena emateko epea astearte honetan, maiatzaren 7an, hasiko da, eta 14ra arte luzatuko da. Izena asteka eman beharko da, adin-taldearen arabera zein jardueratan eta zein astetan parte hartu nahi den aukeratuz.

Asteko eta haur bakoitzeko prezioa 35,98 eurokoa da; 28,78 euro pertsona bakoitzeko, bi anai-arrebek izena ematen badute edo familia ugariko kide badira (edozein astetan izena ematen dutela ere). Matrikula-tasa Kutxabankeko kontu zenbaki honetan ordaindu beharko da, haurraren izen-abizenak zehaztuz: ES89 2095 0040 6091 1099 0751.

Tasak ordaindu ondoren, eskabidea bete eta ordainagiriarekin batera erregistratu beharko da Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan. Abiapuntu bulegora ere joan daiteke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Ekintzak asteka

Lau astez, parte hartzaileek ondo pasatzeko eta, aldi berean, euskara praktikatzeko eta hobetzeko hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute. Aurreko urteetan bezala, Oporretan Jolas lau astetan, lau adin-bloketan eta lau motatako jarduera dibertigarri eta hezigarritan banatuko da: aisialdia, STEAM tailer teknologikoak, zirku eskola eta kirol jarduerak. Asteen eta adinaren araberako banaketa honela geratu da:

Oporretan Jolas programa
 

Ekainak 24-25-26-27-28

Uztailak 1-2-3-4-5

Uztailak 8-9-10-11-12

Uztailak 15-16-17-18-19

LH 1-2 Aisialdi ekintzak Kirolaz blai Zirku eskola STEAM tailerrak
LH 3 STEAM tailerrak Aisialdi ekintzak Kirolaz blai Zirku eskola
LH 4 Zirku eskola STEAM tailerrak Aisialdi ekintzak Kirolaz blai
LH 5-6 Kirolaz blai Zirku eskola STEAM tailerrak Aisialdi ekintzak

Talde bakoitzaren ohiko ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da. Jarduera talde bakoitzerako programazio zehatza multzo bakoitzeko parte-hartzaile kopurua jakin ondoren zehaztuko da.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean