Ate joka dugu azaroko zine pogramazioa

28.10.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Antzokiak aste honetan ‘Adorable’, ‘La tregua’, ‘Bala pérdida’ eta ‘El tesoro de Barracuda’ filmak proiektatuko

Ermua Antzokiak programazio berri bati ekingo dio azaroan hastearekin batera. Zineklubaren saioak bukaera emango dio urriko saioari. Datorren ostegunean, Lilja Ingolfsdottir zuzendariaren ‘Adorable’ izeneko ekoizpen norvegiarra ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Familia eta bizikidetza arazoak jorratzen dituen drama da. Bikote baten istorioa kontatzen du. Mariak malabarismoak egiten ditu lau seme-alaba eta karrera zorrotza izanik aurrera egiteko. Bere bigarren senarra, Sigmund, denbora asko egiten du bidaiatzen eta etxetik kanpo. Egun batean eztabaida itsusi batean murgilduko dira, eta Sigmundek dibortzioa eskatuko dio.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean ‘La tregua’ Miguel Ángel Vivasek zuzendutako ekoizpen nazionala proiektatuko dugu. Bigarren Mundu Gerran kartzelan emandako adiskidetasunari buruzko benetako gertaeretan oinarritutako drama da. Trama bigarren Mundu Gerran kokatzen da, Kazakhstango estepa izoztuak gulag sobietarra egon zen, non SESBek "herriaren etsaiak" metatzen zituen. Horien artean espainiarren bi bandoetako kideak: soldadu errepublikarrak, Espainiako gerra amaitu zenean Errusiatik irten nahi izateagatik kondenatuak izan zirenak, eta Dibisio Urdineko boluntarioak, naziekin batera borrokatu ondoren harrapatuak izan zirenak.

Asteko bigarren proposamen komertziala, Darren Aronofskyk zuzendutako ‘Bala pérdida’ titulua da, filma iparramerikarra. Komedia beltzaren kutsua duen thrillerra da. New Yorken kokatua dago, 90eko hamarkadan. Hank Thompson beisbolaren fenomenoa zen gaztetan institutuan, orain ezin du jokatu, baina beste guztia ondo doakio. Bere bizilagun Russek egun batzuetan katua zaintzeko eskatzen dionean, Hank gangster talde mehatxagarri baten erdian harrapatuta geratuko da. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazteentzako igandeko saioan, 17:00etan, ‘El tesoro de Barracuda’ animazioa proiektatuko dugu, Adrià Garcíak zuzendutako ekoizpen espainiarra. Marrazki bizidunetako zinta honek Chispas-en istorioa kontatzen du. Chispas gurasoen bila dabilela, Barracuda kapitainaren piraten itsasontzian amaituko du, hortzetaraino armatutako dauden marinel beldurgarrien tartean. Marinelek arazo larria dute; ez baitakite irakurtzen.

Informazio gehiago webgune korporatibo honetako Ermua Antzokiaren atalean.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu