Aurten estreinatutako lau film proiektatuko Antzokian; bi espainiar eta bi estatubatuar

08.04.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Aste honetan Antzokiak ‘Mickey 17’ ‘Tierra de nadie’, ‘8’ eta ‘Blancanieves’ proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak lau nobedade proiektatuko ditu aste honetan: bi ekoizpen nazional eta beste bi estatubatuar, guztiak 2025ean pantaila handian estreinatuak. Zineklubak abenturazko thriller fantastiko bat eskainiko du ‘Mickey 17’ izenburuarekin, Bong Joon-hok zuzendua. 137 minututan ‘Mickey 17’ren abentura kontatzen du, planeta izoztu batera hura kolonizatzeko bidali zuten tripulatzaile baztergarria. Honek ez du nahi izango bere klonak, Mickey 18ak, ordezka dezala. Ostegunean ikusi ahal izango dugu, 20:30ean, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zinema komertzialari dagokionez, larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean, Albert Pintó zuzendariaren ‘Tierra de nadie’ filma ikusi ahal izango dugu. Drogak eta adiskidetasunaren gaia jorratzen dituen benetako gertakarietan oinarritutako thrillerra da, ekoizpen espainiarra. Hiru lagun zaharren istorioa da. Mateo el Gallego, guardia zibil heroikoa, Juan El Antxale, zorte txarrak eta langabeziak narko bihurtutako arrantzalea, eta Benito el Yeye, gordailuzain judizial etsitua eta adimentsua, legearen eta delinkuentziaren erdibidean beti. Luis Zahera, Karra Elejalde eta Jesus Carroza aktoreekin.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘8’ titulua da, Julio Medem zuzendariaren azken lana, 126 minutuko drama erromantikoa. Sinopsiak jasotzen du Octavio eta Adelaren 90 urteak 8 kapitulutan gertatzen direla, 8 une, 8 plano bihurgunetsu jarraitutasunean Espainiako historiaren 8 data erabakigarritan, 1931 eta 2021 bitartean. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, publiko gazte eta familiarrarentzako emanaldian, Disneyren klasiko baten remakeaz gozatu ahal izango dugu: ‘Blancanieves’. Maitagarrien ipuin klasikoaren moldaketa bat, erregina jeloskor batek jazartzen duen bitartean landazabaleko zazpi ipotxen etxean babesa bilatzen duen printzesa gazte eder bati buruzkoa. Marc Webbek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da, 109 minutuko iraupena duena.

Informazio gehiagorako ikus webguneko Ermua Antzokiaren atala.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean