Aurtengo 'Santixauak'...ate joka
Santixauak 2024 ate joka ditugu... hilabete eskasera. Txarangen Batzordea martxan da berriro, eta lanean ari da hurrengo edizioko jarduerak koordinatzeko. Duela egun batzuetatik hona kartelak argitaratu ditu eta sare sozialetan hainbat mezu argitaratu ditu koadrilen arteko jokoak uztailaren 15etik 18ra bitarteko astean egingo direla eta playback lehiaketa astelehenean, hilaren 22an, izango dela iragartzeko. Bertan, sailkapen nagusiko lehen sailkatuentzat ezarritako sarien berri ematen du. Horrela, talde irabazleak garaikur bat, 350 euroko balioa duen erosketa-txartel bat (herriko establezimendu batean afariak ordaintzeko) eta 450 euro (eskudirutan) eskuratuko ditu. Bigarren taldeak ere garaikur bat jasoko du; 200 euroko balioa duen erosketa-txartel bat herriko establezimendu baten aflatzeko, eta beste 300 euro eskudirutan. Hirugarren taldeak beste garaikur bat jasoko du, 125 euroko balioa duen erosketa-txartel bat afariak ordaintzeko eta beste 200€ eskudirutan.
Txarangak sortzeko aukera dagoela ere iragarri du. Eta aurtengo zapia aurkeztu du, salmentagatik biltzen dena helburu sozialuen elkarte batera bideratuko da. Azkenik, 2024ko playback lehiaketa astelehenean -hilaren 22an- egingo dela iragarri dute, eta ez ostiraletan, lehen edizioetatik ohikoa zen bezala. Gainera, ostiral horretan, hilak 19, Maria Peláeren kontzertua izango da San Pelaio parkean, eta hurrengo egunean -20- En Tol Sarmiento (ETS) taldearen kontzertua. Biak doan, aire zabalean eta gaueko 11etatik aurrera.
Esandakoa, motorrak berotzen datorren astean uztaila hasiko baitugu. Herriko jaiak edo "2024ko Santixauak" zain ditugu. Gora Santixauak!
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu