Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kobrantza hasi da
Udal Diru-bilketa Zerbitzuak asteazkenean ireki du Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko borondatezko epea. Hilabetez egongo da zabalik, maiatzaren 22ko ostiralera bitartean.
Ermuko ibilgailuen erroldan 8.330 ibilgailu motordun daude, eta horien jabe guztiek ordaindu behar dute zerga hau. Ibilgailuen jabe diren 5.508 titularrek ordainagiria helbideratuta dute; beraz, %4ko hobari edo deskontua izango dute. Pertsona horiek apirilaren 27an jasoko dute kargua bankuko kontuan.
Bestalde, ordainagiria helbideratuta ez duten ibilgailuen 2.822 titularrei gutun bat eta dagokion inprimakia bidali zaie etxera. Horrela, ordainketa 5 banketxe laguntzaileetako edozeinen leihatilan, kutxazainean edo webgunean egin ahal izango dute: Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, BBVA eta Rural Kutxa. Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez ere ordain daiteke zerga, inprimakietan agertzen diren kodeak erabiliz. Borondatezko epea igarotakoan, maiatzaren 23tik aurrera, ordainagiriak betearazpen-bidez ordaintzea eskatuko da, eta hasierako errekargua %5ekoa izango da. Errekargu hori %20ra arte iritzi daitekeelarik.
TMIZ Udal-titulartasuneko zuzeneko zerga da, nahitaezkoa. Ermuaren kasuan, erakundeak kudeatzen duen zergarik garrantzitsuena da, bai eragiten dien pertsona-bolumenagatik, bai guztizko diru-kopuruagatik. Ekitaldi honetan 969.172,90 euro biltzea aurreikusten da.
Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da, edozein motatakoak eta kategoriatakoak direla ere. 9/2005 eta 7/1989 Foru Arauetan xedatutakoaren arabera aplikatzen da, eta Ermuko udalerrian aipatutako zergaren ordainarazpena arautzen du, udalerriko 3. Ordenantza Fiskalaren bidez.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun