Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

10.06.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Haur bat desagertu da eta Ertzaintzaren Operazio Berezien taldeari egokitu zaio kasua argitzea. Ikertzen ari diren bitartean, jakiten dute norbaitek irrati batera deitu duela web orri baten helbidea emateko, eta bertara sartu ezkero haur bat ikusten dela ohe batean etzanda. Bruno Suárez da mutiko hori, desagertutako umea. Gauzek buelta izugarria hartuko dute ezinezko kasua konpontzeko atzerako kontaketa hasten denean.

Abadiñoko Banarte Antzerki Taldeak dakarren Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, beldurra, segurtasunik eza, zoria, bakardadea eta ezintasunari buruzko hausnarketa proposatzen duen lana. Jordi Galcerán katalanaren Carnaval lanean oinarrituta, Cuenta atrás Banarteko kideen ekarpenekin moldatutako testu bat da, dinamika eta egitura zurrunbilotsu batekin amaiera harrigarri batera eramango gaituena.

Zortearen, bakardadearen, beldurraren eta gaizkiaren atzaparretan kateatutako gizakiaren zaurgarritasuna ageri zaigu ordu eta erdiko antzezlan honetan, erakutsiz nola gutako bakoitzaren barruan dagoen gaizkiak eraman gaitzakeen despetxuz mendekua bilatzera eta nola erlojuaz kontrako lasterketa zurrunbilotsu, zoro eta zentzugabe batean egiten diegun aurre egoera etsigarriei eta erotasunari, larrimina gero eta itogarriagoa egiten ari den giro batean.

Cuenta atrás ostiral honetan, ekainak 13, antzeztuko da 20:30etik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 8 euroren truke lotura honen bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu
Imagen
09.12.25
Haurrentzako ipuin kontatze saio berria ingelesez

‘Story time’ aste honetako larunbatean izango da, arratsaldeko 17:30etan, udal Liburutegian