‘Berbalagun’ek defentsa pertsonalerako hastapen ikastaroa antolatu du
‘Berbalagun’ ekimenak defentsa pertsonalerako hastapeneko edo oinarrizko ikastaroa antolatu du, ‘Sonkei’ Judo Klubarekin elkarlanean. Ordu beteko saioak izango dira eta Aritzmendi pilotalekuan egingo, 16:15etik 17:15era bitarteko ordutegian. Aurreikusitako astelehenak otsailaren 19 eta 26 dira; eta martxoaren 4, 11, 18 eta 25a. Doako izen-ematea.
Antolatzaileek kartel baten bidez iragarri dute jarduera, zeinak honako hau planteatzen duen: Egoera liskartsu batean seguruago sentitu nahi? Zeure burua babesten ikasi nahi eraso baten aurrean? Ba, zatoz oinarrizko defentsa-teknikak ikastera ‘Berbalagun’ek antolatutako saioetan.
Parte hartu nahi dutenek mezu bat idatz dezakete ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora edo 663070492 telefono zenbakira deituz.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako