'Berbalagun'ek izen-emateak biltzen hasiko gaurtik

07.10.24
Euskara
Gizartea
Euskara praktikatzeko interesa duten Ermua eta Mallabiko lagunak astero bilduko dira

Ermuan eta Mallabian euskara praktikatzeko dugun ‘Berbalagun’ egitasmoak, izen-ematea zabalduko du urriaren 7ko astelehenean. Jende berria ezagutu, dibertitu eta euskara gehiago praktikatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta izena eman Ermuko eta Mallabiko Berbalagunen. Astean behineko hitzordua ardatz duen proiektuak herritar guztiak animatzen ditu parte hartzera.

Aurtengo kanpainaren leloa ‘Euskara zu zara‘ da. Hiztuna erdian jarrita ekin zion kanpainari aste batzuk AEKren ‘Praktikatu’ zerbitzuak. Ikasturte honetan, euskaldunon komunitatea osatzeko norbanakoen garrantzia azpimarratu dute aurkezpen oharrean. Hartan honakoa diote: “mintzapraktika programetako partehartzaileek jokatzen duten papera: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi garen guztiok euskaldunon komunitatea osatzen dugu, eta horren alde era aktiboan posizionatzen garenean euskara gara denok”.

Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo... Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai euskaraz mintzatzen dira, praktikaren bidez trabatu eta euskaraz bizitzeko, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko. Ideia horixe islatu nahi izan dute, ekimena ezagutzera emateko zabaldu duten bideoan.

Beraz, euskara handitzeko, indartzeko eta euskararekin gozatu eta dibertitzeko bildu zaitezte egitasmora, Ermuan eta Mallabian... Egin zaitezte Berbalagun!

Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontu zein sari politak eskura ditzakete. Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik