'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako
‘Berbalagun’ ekimenak jarduera bi prestatu eta iragarri ditu aste honetarako. Lehena `pintxo-potea’ da eta ostegunean -20an- egingo. Bigarrena, doako tailerra ostiral arratsaldean -21ean- egingo dena, Antxitxiketan taldearekin elkarlanean. Lehen proposamenean aukera eskaintzen dute euskara gune eroso eta egokian praktikatzeko. Parte-hartzaileek arratsaldeko zazpi eta erdietan elkartuko dira, Infreñu tabernan.
Bigarren proposamena Gurasolagunen ekimeneko doako tailerra da, non inauteri eta, hain zuzen, Hartza egunerako osagarriak prestatuko dituzten. Familiako kide guztiak har dezakete parte, seme-alaben kasuan, adin aproposena 4 urtetik 8ra bitartekoa delarik. Tailerra arratsaldez egingo da, 17:30etatik 19:00etara bitartean, Lobiano Kulturgunean. Jarduera biak doan izango badira ere, izena eman beharko dute interesdunek; horretarako bi aukera erraz dituztelarik; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik