Berdindu! informazio zerbitzua aste honetan Ermura etorriko da

16.06.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Emakumearen Topagunean izango da asteazken honetan, ekainak 18, 13:00etatik 19:00etara bitartean

Berdindu! Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa da, sexu- eta genero-aniztasunarekin lotutako gaiei buruzko informazioa emateko eta kontsultei erantzuteko xede duena. Berdindu!k ahalegin berezia egingo du 2025ean, herritarrengana hurbiltzeko eta herritar gehiagorengana iristeko.

Ezagutze eta hedatze horren esparruan, zerbitzua modu ibiltarian arituko da Erkidegoko herri eta landa-ingurunetan. Ermua izango da zerbitzu hori hartuko duen Bizkaiko lehen udalerria; ekainaren 18an gurean izango da, Emakumearen Topagunean, 13:00etatik 19:00etara.

Berdindu! ekimenak, batez ere, gay, lesbiana, trans, bisexual eta intersexualei eta haien inguruari arreta, informazioa eta laguntza ematen die. Baina ez hori bakarrik, hezkuntza-komunitatearekin, eragile sozial eta profesionalekin, komunikabideekin eta, oro har, gizartearekin ere lan egiten du. LGTBI kolektiboaren inguruan dauden fobia eta aurreiritzi guztiak desagerraraztea du helburu, eta, horretarako, informazio egiazkoa eta egiaztatua eskaintzea baino hoberik ez dago.

Adopzioei edo familia-eredu berriei buruzko laguntza edo informazioa behar baduzu, sexu-orientazioagatiko edo identitateagatiko jazarpen edo diskriminazio kasuren bat ezagutzen baduzu, transexualitatearekin edo LGTBI komunitateari eragiten dion beste edozein alderdiri buruzko indarreko legeei buruzko informazioa nahi baduzu, zatoz Emakumearen Topagunera datorren asteazkenean edo deitu 943 17 10 30 telefonora eta hartu hitzordua. 

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik