Bertso jaialdi ederra izango ostiralean

29.10.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Ermua Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, San Martin kulturalaren barne

San Martin egunaren eta horren baitako kultur jardueren barne, ostiralean -urriaren 31n- Bertso jaialdia izango dugu beste behin, Euskal Birusak antolatuta gure udalaren laguntzarekin. Jaialdia Ermua Antzokian izango da iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, oholtza gainean punta-puntako bertsolari taldea izango dugu dugularik. Sarrera 10 euro dira eta, jada, aldez aurreko salmentan eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, online Kutxabank entitatearen webgunean edo bere kutxazainetan edo leihatilan ikuskizuna hasi artean.

Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Andoni Egaña, Alaia Martin, Unai Iturriaga, Aitor Bizkarra, Maialen Lujanbio eta Irune Basagoiti ermuarra. Gai-jartzaile lanetan arituko da Maite Berriozabal berriztarra. Unai Iturriaga da iaz parte hartu eta aurtengo edizioan errepikatzen duen bakarra.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu