'BetiOn' telelaguntza zerbitzuaz ezagutzera emateko saio informatiboa
Eusko Jaurlaritzaren "Beti On" telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko saio informatiboa izango da datorren ostegunean, maiatzak 29, Ermuan. Ekitaldia 10:00etatik 11:00etara egingo da Izelaieta kaleko "Pasialeku" Jubilatuen eta Pentsiodunen Etxean, zentro horren laguntza baitu. Interesatuak doan joan ahal izango dira saiora eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Ekimena "Ermua, Adinekoekin Hiri Lagunkoia" proiektuaren talde sustatzaileak bultzatu du, adinekoentzat baliagarriak eta interesgarriak izan daitezkeen baliabideei buruzko komunikazio- eta informazio-kanalak areagotzeko.
Bakarrik bizi diren edo patologia desberdinak dituzten adineko pertsonen artean zerbitzua eta haren ontasunak ezagutarazteko ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik