Bihar hasiko dira Gabon Negulekuetarako izen-emateak

04.11.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Euskara
Gabonetako aisialdiko jarduerak izango; abenduaren 23tik 31ra eta urtarrilaren 2 eta 3an. Izen-emateak online edo Abiapuntun egin daitezke azaroaren 5etik 13ra bitartean

Deialdia Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Zortzi egunez egingo dituzte jarduerak, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra arte. Ekintza hauen helburua haur eta gazteei euskara aisialdian erabiltzeko aukera eskaintzea da, lagunartean Antxintxiketan taldeak antolaturiko  jarduera dibertigarriak egiten dituzten eta ongi pasatzen duten bitartean.

Goizeko ordutegia, 9:00etan hasiko da eta egitarauaren arabera arratsaldeko 17:00ak edo 18:00ak arte luza daiteke (Lehen egunean eta ostiraletan 13:30ean amaituko dira). Dena den, behin parte-hartzaileen kopuru zehatza ezagututakoan egitaraua, ordutegia eta aparteko oharrak zehaztuko dira.

Izena emateko epea azaroaren 5ean, asteartean, hasiko da, eta 13ra arte (asteazkena) egongo da zabalik. Udalekuetan parte hartu ahal izateko, lehenik eta behin, banketxean ordaindu beharko dira tasak:

53,54 euro parte-hartzaile bakoitzeko.

Bi anai-arreba edo familia ugariko kide izanez gero, pertsona bakoitzak 42,83 euro ordaindu beharko ditu.

Tasak “Negulekuak-Umearen izen-abizena “kontzeptuarekin ordainduko dira, kontu-zenbaki honetan: Kutxabank: ES89 2095 0040 6091 1099 0751.

Ondoren, izena emateko eskaera bete beharko da Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan edo, aurrez aurre, Abiapuntu bulegoan (Konbentukoa, 3, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara), bankuko abonua erantsita.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon