Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek
Ermua Kirolak doako hainbat kirol jarduera antolatu ditu maiatza eta ekaineko bost larunbat goizetarako. Horietan 175 lagunek parte hartu ahal izango dute eta M.A. Blanco kiroldegian, Betiondon eta San Pelaio plazan egingo dira, espezialitatearen arabera. Ziklo indoor, Crosstraining eta Body power jardueretan aldez aurretik izena eman behar dute, eta aipatutako kirol-zentroetako sarrera-kontrolean edo onlineko fitxategi baten bidez egin beharko da. Izen emateak apirilaren 28an irekiko dira eta baita onlineko fitxategia ere.
Programatutako kirol espezialitateak hauek dira: Zumba, barneko Zikloa, Body power, Bachata, Salsa eta Cumbia dantzatzeko saioa eta, azkenik, Cross-training edo entrenamendu gurutzatua. Areto barneko zikloak ordubeteko hiru saio izango ditu eta bakoitzean 27 plaza egongo dira (81 guztira). Body power jarduerak 2 saio izango ditu eta bakoitzean 35 plaza egongo dira (70 guztira). Azkenik, Crosstraining-ean 2 saio izango dira eta bakoitzean 12 plaza egongo dira (24 guztira).
Espezialitate bakoitzaren xehetasuna, data eta ordutegia irudien beheko atalean uzten dizuegun kartelean dituzue. Informazio gehiago eta izen-emateak M.A. Blanco eta Betiondo kirol instalazioetako sarbideen kontrolean.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik