Boxeo jaialdia egingo Ermuan larunbatean

13.01.25
Kirolak
Gizartea
M.A. Blanco kiroldegiko pistak emakumezkoen eta gizonen arteko hamar borroka hartuko ditu larunbat honetan, arratseko 6etatik aurrera

SoraBox’ kirol taldeak boxeo jaialdia antolatu du larunbaterako -urtarrilak 18rako- Ermuko kiroldegiko pistan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Jaialdi horretan hamar bat borrokaldi eskainiko dira emakumezko zein gizonezko boxeolarien artekoak. ‘SoraBox’ Espainiako txapelduna den Ixa Rodríguez ermuarra gidatzen duen kirol talde afizionatua da. Jarduerak ‘Ermua Kirolak’en laguntza du.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke 15 €urotan "Dada", "Tribuna" eta "Plan B" ostalaritza-establezimenduetan. Jaialdiaren arratsaldean sarrerak txarteldegian ere erosi ahal izango dira 20 €urotan.

Parte hartu eta bakoitzaren kategoriaren arabera norgehiagokan jardungo duten boxeolariek pisua egiaztatuko aurretik, ‘Tribuna’ kafetegian 16:00etan egingo den egiaztatze ekitaldian. Kiroldegiak ateak irekiko ditu 17:30etan. Kategoria eta modalitate ezberdinetako borrokak 18:00etatik aurrera hasiko dira.

Borroka ordena eta kirolariak

  • Diego Flores (Iparbox) vs Adrián Martín (Pugilato) 68Kg
  • Inés Estevez (Sorabox) vs Leire Pascual (Alava) 55Kg
  • Amaya Pérez (Anoeta) vs Iradi Agirre (Iparbaox) 58Kg
  • Asier Barreira (Sorabox) vs Iñaki Olano (Zumaia) 71,4Kg
  • Nura Aristimuño (Anoeta) vs Rakel Casas (Pugilato) 51Kg
  • Jokin Merino (Sorabox) vs Asier Martínez (Nafar Sustraiak) 62Kg
  • Jaio (Anoeta) vs Santiago Oleaga 67Kg
  • Oier Prieto (Anoeta) vs Salah (Pugilato) 57Kg
  • Markos Nagusi (Anoeta) vs Alejandro Cisneros 77,5Kg
  • Marko Sortino (Sorabox) vs Lorentxo (Zumaia) 75Kg

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik