Boxeo tailerra gazteentzat antolatu du Gazteria zerbitzuak

01.10.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Urrian egingo, ordu eta erdiko bi saio izango eta izen emateak 13ra bitartean egin daitezke

Ermuko udal Gazteria Zerbitzuak Boxeo tailerra gazteentzat antolatu du, doakoa, urrian egingo dena eta ordu eta erdiko bi (2) saio izango dituena. Goraldian dagoen kirol-modalitate hori urriaren 18an eta 25ean ezagutu ahal izango dute, 2009 eta 2013 urteen artean jaiotakoek, biak barne, 16:30etik 18:00etara, M. A Blanco kiroldegian. Izen emateak urriaren 13ra arte egin daitezke, iragarpen-kartelaren QR kodetik zabaltzen den formularioa betez edo online betez helbide honetan: https://forms.office.com/e/cu6XMwCgEx.

Tailer hau boxeoaren mundura hurbiltzeko, bere mugimendu eta teknika batzuk ikasi ahal izateko hastapenekoa izango da. Bi saio izango dira esparru teoriko oinarri izanik, espezialitatea ezagutu eta horretan murgiltzen hasteko, eta, beraz, ariketa praktikorik gabe egingo da; hau da, ikasleen artean kolperik edo kontakturik gabe. Parte-hartzaileek kirol-arropa eta ur-botila eraman beharko dituzte. Antolakuntzak gainerako materiala guztia jarriko du.

Hamabi (12) parte-hartzailerentzat daude mugatuta plazak, beraz, izena ematen dutenek bi saioetara joateko konpromisoa hartu beharko dute. Jarduera honetan izena banaka edo binaka emateko aukera dago. Bikoteka izena eman nahi izanez gero, pertsona bakoitzak bere inprimakia bete eta tailerrean parte hartu nahi duen pertsonaren izena adierazi beharko du lehenengo galderan. Izenek bat etorri beharko dute bi inprimakietan. Plazak baino eskabide gehiago aurkezten badira, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutako zerrenda webgune honen bidez jakinaraziko da 14an, eta posta elektronikoko mezu bat bidaliko zaie izena eman dutenei.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Gazte Zerbitzuarekin gazteria@udalermua.net postontzian edo 689 04 25 71 telefonoan.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu