‘La cena' eta ‘La vida de Chuck' asteko filmak Ermua Antzokian

11.11.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Zineklubean ‘La hermanastra fea' eskainiko da eta ikusle gazteentzat ‘ Sin cobertura'

Ermua Antzokiak beste lau estreinaldi eskainiko dizkigu aste honetan. Osteguneko zineklubeko saioak ‘La hermanastra fea' proiektatuko du, Emilie Blichfeldten Norvegiako filma. Aurten estrainatu den eta 110 minutu irauten duen beldurrezko filma da. Elvira bere ahizpaorde ederrarekin lehiatzen da edertasuna negozio gupidagabea den erresuma batean. Sitgeseko zinemaldiko filmik onena. Publikoaren Berlinale Saria, 2025. Ostegunean, 20:30ean.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, 'La vida de Chuck' ikusi ahal izango dugu, Mike Flanaganek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra. Fantasiazko drama bat da. Stephen Kingen kontakizunean oinarrituta, Charles Krantz pertsonaiarekin lotutako hiru istorio kontatzen ditu, alderantzizko ordenan: 39 urterekin garuneko tumore baten ondorioz hil zenetik haurtzarora arte. Publikoaren saria Torontoko Jaialdian. Kritikaren Saria Sitgeseko Zinemaldian.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘La Cena' filma espainiarra da, Manuel Gómez Pereirak zuzenduriko lana. Gerraosteari buruzko komedia beltza da. 106 minutu irauten du. Gerra Zibila amaitu eta bi astera, Francok ospakizun afari antolatzeko eskatu zuen Palace hotelean. Teniente gaztea, maisu zorrotza eta sukaldean adituak diren preso errepublikar taldea oturuntza bikaina prestatu beharko dute denbora gutxian. Mario Casas, Alberto San Juán, Asier Etxeandia eta Nora Hernandezekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik igandean, publiko gazteenaren saioan, 17:00etan, ‘Sin cobertura' ikusi ahal izango dugu, Mar Olidek zuzenduta. Fantasiazko komedia, 94 minutukoa. Rita familiako gazteena da, eta nazkatuta dago gurasoak eta anai-arrebak denbora guztian mugikorrari begira egoteaz eta kasurik ez egiteaz. Amonaren herrira egindako bidaia batean, pitonisa bat ezagutuko du, eta hark desio bat emango dio: mugikorrak desagertzea.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte