DANAk kaltetutakoentzako ongintzazko eta elkartasunezko ekitaldi bat koordinatuko du Ermua Kirolakek

08.11.24
Kirolak
Gizartea
Larunbatean, hilak 16, ziklo-indor, body power eta aquatonic jarduerak izango dira 5€ emaria egngo duten 147 kirolarientzat

Ermuak Kirolak ongintzazko ekitaldi solidario bat koordinatuko du Valentziako DANAn kalteak jasan dituzten pertsonei laguntzeko. Ekitaldia datorren larunbatean izango da -hilaren 16an- eta bertan hiru kirol jarduera eskainiko dira aretoko begiraleek zuzenduta -bi lehorrean- eta bat igerilekuan -bustita-. Areto barruko txirrindularitza eta body power jardueretako bi maratoi eta aquactonic klase bat dira aukerak, eta guztira 147 kirolarik parte hartu ahal izango dute. Parte hartu nahi dutenek M.A. Blanco kiroldegiko sarreran izena eman beharko dute eta bakoitzeko 5 €-ko dohaintza egin beharko dute. Diru kopuru hori Gurutze Gorriaren bitartez DANAk kaltetutakoen kolektiboari emango zaio.

Ziklo maratoia hiru saio, bakoitza ordubetekoa, goizeko 10etatik eguerdiko 1era bitartean. Jarduera lehen solairuko ziklo aretoan egingo da. 27 leku egongo dira ziklo-indoor ordu bakoitzerako. Parte hartzaileek egiten duten kilometro bakoitzeko Ermuko Udalak euro bat emango du.

Body power maratoiak ordubeteko bi saio izango ditu, 10:00etatik 12:00etara. Body power ordu bakoitzerako 22 plaza egongo dira. Jarduera hau M.A. Blanco udal kiroldegiko laugarren solairuan egingo da.

Aquatonic ikastaroa, berriz, 9:30etatik 10:15etara izango da eta igerileku estalian egingo da. Jarduera honek ere 22 plaza izango ditu. Animatu eta bideratu zure elkartasuna kirolaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik