Dena prest XXXV. San Martin azokarako

05.11.25
Euskara
Gizartea
Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da

Euskal Birusak dena prest du larunbateko San Martin azokarako. Aurtengoa ganadurik gabeko edizioa izango da; izan ere, Eusko Jaurlaritzak debekatu egin du behiak azoketan egotea, Dermatosi Nodular Kutsakorraren gaixotasuna dela eta, komunitate osoan, gutxienez azaroaren 30era arte. Behiak ez diren animaliei ere ezartzen zaie debekua. Hori dela eta, Euskal Birusa Elkarteak jakinarazi du Martxoaren 8ko plazan herri kirolak egongo direla. Dermatosi nodular kutsakorrak ez du gizakia kutsatzen, animaliekin kontaktuan egon arren, eta ez du animalietatik eratorritako produkturik kontsumitzen.

Larunbatean San Martin azokaren XXXV. edizioa ospatuko da, eta nahiz eta animaliarik ez egon, beste guztiez gozatu ahal izango dugu. Aukera paregabea bertako ekoizleen produktuak erosteko, taloak jateko eta sagardoa edo txakolina edateko, abesteko eta ibiltzeko eta erromerian dantzatzeko.

Egitaraua

  • 11:00etan Azoka zabalduko da.
    • Postuak plazan, Zubiaurre eta Probaleku kaleetan.
    • Artisauak Santiago plazatxoan daude.
    • Saihets pintxoak eta taloak plazan.
    • Alboka Musika Eskolako trikitilariak eta Bizkaiko gaiteroak kalejiran dabiltza herriko erdigunetik.
    • Zentroetako postuak Goiko parkean egongo dira.
    • Hamabietan, dantzaldiak Txindurri taldearen eskutik plazan.
    • Iruñeko Erraldoien kalejira Komentu kaletik.
    • Herri kirolak martxoaren 8ko plazan.
    • Haurrentzako jolasak Kulki taldearen eskitik, San Martin plazan.
  • 13:30ean: Sari banaketa.
  • 15:30ean, Babajana merkatu zaharrean. Ermua Kantuan "Begibide" taldearekin batera.
  • 19:00etan: Kalejira Bizkaiko gaiteroekin.
  • 19:45ean:
    • Zozketa plazan.
    • Argazki lehiaketaren sari banaketa ere plazan.
  • 20:00 Larraindantza

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik