‘DePol’ kantariak 'No lo sé ni yo' albuma aurkeztuko du Ermua Antzokian

22.10.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Artistak ostiralean emanaldia eskainiko, diskaren izenburu bereko biran barne. Sarrerak 15€tan

Pol Gutiérrez (2002, Bartzelona) kataluniar abeslari eta konpositoreak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean. ‘DePol’ izen artistikoarekin ezaguna den musikari berria "No lo sé ni yo" birarekin dator izenburu bereko bere lehen albuma aurkeztera. Sarrerak 15 €uro balio du eta aldez aurretik eros daiteke Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta kutxazain-sarean edo leihatilan kontzertua hasi arte.

DePol’ da egungo pop artista eta "No Lo Sé Ni Yo" bere lehen albumarekin irabazi egin gaitu. "Eivissa", "Te Confieso" eta "Quién Diría" bezalako abestiekin arrakasta-zerrendetan tokia egin du. Horri esker, platinozko eta urrezko diskoak eskuratu ahal izan ditu, baita sari entzutetsuak ere, hala nola "40tik 1era bitarteko artista onena", LOS40 irratiarena, eta "Els números 1 a Catalunya de Cadena 100". Uda honetan Espainian zehar ibili da aipatutako irratien eta ‘Cadena Dial’ irratiaren birekin.

"No lo sé ni yo" bilduma bere ibilbideko onena biltzen duen diskoa da, bere arrakasta handi guztiak eta argitaratu gabeko 3 abesti barne, agintzen dutenak eta ereserki berri bihur daitezkeenak.

DePol, berezko talentua duen musikaria da, aire fresko eta berria, musika-panoramak hainbeste behar duena. Berak idazten ditu musika eta istorioak, nortasunez beteak, horien bidez entzuleekin konektatuz eta lehen entzunalditik abestietan harrapatuta geratuz.

Artistak zuhurtasuna du eta eszenatokietan gogor zapaltzen du. "Morat" talde kolonbiarraren aurretik aritu zen Metropolitano estadioan, eta Idilic Festival, Big Sound, Arenal Sound, Boombastic edo Jardín de las Delicias jaialdietan jo izan du, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte