Dibertsio amaigabea izango Gabonetako asteburuetan

30.11.23
Kultura eta Gazteria
Gaztetxoek gustu guztietarako jarduerak izango dituzte herrian abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitarteko asteburuetan

Udal Kultura Sailak "Gabonetako Haur Kanpaina" aurkeztu du, abenduaren erdialdetik urtarrilaren bostera bitartean gazteenentzako jarduerak biltzen dituena. Programazioari hasiera emateko "Ermuchef" ekimenak haurrentzako sukaldaritza jarduerak proposatzen ditu, abenduaren 16an, larunbata, arratsaldeko 4etatik 7etara.

Egitaraua datorren urteko urtarrilaren 5ean, ostirala, San Lorentzo ikastetxetik aterako den Errege Magoen kabalgatak itxiko du. Tarteko asteburuetan, zinema emanaldiak, ipuin kontaketa saioa, Gabonetako haur parkea, ‘Esna’ antzezpena Marie de Jongh & Doos taldeekin; "Loti ederrak" Glu-glu produkzioak taldearekin, Olentzeroren kalejira txiki eta haundi, eta "Goazen 10.0" musika ikuskizuna.

Data, ordu eta jardueren xehetasunak egitarauan dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik