Doako arte tailerrak 13 eta 16 urte arteko gazteentzat

24.05.23
Kultura eta Gazteria
Jarduerak ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean eskainiko dira, eta aste bat edo biak hautatzeko aukera izango dute partaideek

Ermuko Udalak gazteentzako doako arte tailerrak antolatu ditu uda honetarako. Ekimena 13 eta 16 urte arteko pertsonei zuzenduta dago (2007 eta 2010 artean jaiotakoak, biak barne), eta diziplina artistiko desberdinetara hurbiltzeko eta artearekin modu dibertigarrian esperimentatzeko aukera izango dute.

Tailerrak bi astez burutuko dira: ekainaren 26tik 30era, eta uztailaren 3tik 7ra. Guztira 16 plaza eskainiko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak aste bakarra edo biak aukeratu ahal izango ditu.

Ekintzak Lobiano Kultur Gunean egingo dira 09:00etatik 13:00etara; dena dela, irteera laburrak egitea aurreikusten da, artean murgiltzeko inguru naturala eta hirigunea baliatzeko.

Izen-emateak ekainaren 7ra arte

Eskaerak aurkezteko epea bihar, maiatzak 25, hasiko da eta ekainak 7, asteazkena, amaituko da. Interesatuek aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak Abiapuntun edo Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, Udal tramiteak > Aisialdia atalean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik