Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

03.03.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'

Ermua Antzokiak pantaila handiaren lau nobedade proiektatuko ditu datorren asteburuan. ‘Llámame sinsorga' programazioari hasiera emango dio osteguneko zineklubeko saioan, 20:30ean. 87 minutuko dokumentala da, feminismoari buruzkoa, Marta Lópezek eta Paula Iglesiasek elkarrekin zuzendua. Bi kazetari urratzailek Bilboko lehen kultur zentro feminista eraikitzea erabaki dute, premisa arriskutsu batekin: emakumeekin bakarrik egitea.

Atal komertzialari dagokionean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, beste dokumental bat ikusi ahal izango dugu, kasu honetan Antonio Floresen biografiari buruzkoa. ‘Flores para Antonio' du izenburua, 98 minutu irauten du eta Elena Molinak eta Isaki Lacuestak zuzentzen dute. Filmak Goya sarietarako bi izendapen zituen eta abesti original onenaren Goya saria irabazi berri du. Alaba batek bere aita zenaren benetako errealitatea ezagutu nahi du, berak 8 urte zituenean hil zen musikari ospetsuaren egia. Musikari hori Antonio Flores da, eta alaba Alba Flores aktore ospetsua. Alabak abesteari utzi zion Antonio hil zenean, orain bere ahotsa eta benetako aitaren istorioa berreskuratzera doa, bere senide eta lagunei lehen aldiz galdetuz.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Ruta de escape' thriller dramatikoa da, 140 minutuko iraupena duen ekoizpen britainiarra. Davis lapur iheskorra da, eta haren lapurretek aztoratuta daukate polizia. Bere kolpe handiena prestatzen ari den bitartean, Sharon bere bidean gurutzatzen da, aseguru exekutibo desilusionatua, zeinarekin lan egin beharko duen. Chris Hemsworth, Halle Berry, Mark Ruffalo, Jennifer Lason Leigh eta Nick Nolterekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazte eta familiarrentzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘Evolution' animazio espainiarra proiektatuko dugu, Julio Sotok eta Zayra Muñozek elkarrekin zuzendua. Zientzia fikziozko istorioa da. Substantzia estralurtar batek Zoeren DNA bere maskotenarekin nahasten duenean, animalia adimendunen talde sinestezina sortuko du, neska basatia buru izango duena.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean