Dokumentazio Unitate Mugikorra urriaren 16an bueltatuko da Ermura
Polizia Nazionalaren Dokumentazio Unitate Mugikorra Ermura itzuliko da urriaren 16an, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea egin edo berritu behar duten pertsonei arreta emateko. Data berri horretarako hitzorduen erreserba hasita dago eta Abiapuntu bulegoan egin behar da, Komentukoa kalean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara. Unitatea etortzen den egun bakoitzeko 32 hitzordu daude, eta gaurko ordu guztiak beteta daude.
Unitate hori Ermuko Orbe Kardinalaren plazan dago gaur, dokumentazioa berritzeko edo emateko izapidean herriko pertsonei arreta emateko programatutako zerbitzua eskaintzeko. Unitate mugikorraren arreta-ordutegia 09:00etatik 13:30era da, eta onartzen duen azken hitzordua 13:00etakoa da.
NANa berritzeagatiko tarifa 12 eurokoa da eta pasaportearena 30 eurokoa, eta kopuru horiek hitzorduaren eta dokumentuak izapidetzearen egunean ordaindu behar dira eskudirutan. Familia ugariak ordaintzetik salbuetsita daude, egiaztagiriak aurkeztu behar dutelarik. Ziurtagiri digitala aktibatzea doakoa da.
Zerbitzua horrek saihestu egiten digu ermuarroi aipatutako izapide administratiboak egitera herritik kanpo atera behar izatea.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean