drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Toki Garapeneko udal arloak jardunaldi bat antolatu du "drOp Proiektuaren" emaitzak jendaurrean aurkezteko eta esperientzia erreal honen, konponbide berritzaileen eta eragile giltzarriekin izandako eztabaidaren bitartez hiri-berroneratzearen egungo erronkei buruz hausnartzeko. DRop proiektuak etxebizitza sozialeko barrutiak auzo adimendun eta inklusibo bihurtzea du helburu, biztanleen konpromiso soziala eta bizi-kalitatea hobetzeko. Europako Batzordeak finantzatzen du proiektu hori, Horizon Europe programaren barruan”.
Ostiraleko jardunaldian -maiatzaren 23an- drOp-en lortu diren aurrerapenak eta ondorioak partekatuko dira, eta proiektuaren garapenean ikasitako ikasgaiak hausnartu eta bateratuko dira. Era berean, energia-komunitateen arloan dauden erronkak, tokiko garapenaren arloan, ehun ekonomikoa biziberritzeko, herritarren parte-hartzea eta erantzun kidetasuna bultzatzeko, eta hiri-berroneratzeko bizitegi-eraikinak birgaitzeko. Ekitaldiaren izenburua "Eskualdeetako elkarrizketak: Hiri-berroneratzeari buruzko begiradak" da.
Ekitaldian, proiektuan parte hartzen duten gizarte-eragileen ekosistemako 35 pertsona eta ordezkari inguruk hartuko dute parte (Ermuko Udala eta beste erakunde batzuk, hala nola unibertsitatea, lanbide-heziketako zentroak, industria, tokiko elkarteak, etab.).
Lau mahai-inguru izango dira, besteak beste, honako gai hauei buruz eztabaidatzeko: Tokiko Energia Komunitateak bultzatzeko erronkak; Tokiko Garapen Ekonomikoa aldaketarako motor gisa; Berrikuntza Soziala herritarren parte-hartzerako, eta nola gainditu oztopoak etxebizitzen birgaitzean. Interesatzen zaizu, oraindik garaiz zaude izena-emateko.
Jarraian, aurreikusitako programaren xehetasuna:
- 09:15 – 09:30 Harrera
- 09:30 – 9:45 Ermuko Udalaren ongietorria
- 1. Saioa: drOp proiektua Santa Anan
- 09:45 – 10:00 DrOp testuinguruaren aurkezpena
- 10:00 - 11:00 Berroneratzearen dimentsioak drOp formatuan
- 11:00 - 11:30 Kafea
- 2. Saioa: Hainbat eragilerekin hizketan
- 11:30 - 12:00 1. panela: Energia-komunitateei bultzada
- 12:00 - 12:30 2. panela: LEDak
- 12:30 - 13:00 3. panela: Parte-hartzea
- 13:00 - 13:30 4. panela: Nola gainditu etxebizitza birgaitzeko oztopoak?
- 13:30 – 14:00 Amaiera: laburpena 'Visual recording' baten bidez, ‘Muxote Potolo Bat’ enpresako kideen eskutik.
- 14:00 Amaiera ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako sailburuorde J. Carlos Abascalen eskutik.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan