Eguraldi txarrari, koloretako txupinazoa!

23.07.25
Santixauak 2025 - Umeen eguna eta koloretako txupinazoa | Santiagos 2025 - Día de la Infancia y txupinazo de colores
Santixauak
Kultura eta Gazteria
Euria egin arren, dozenaka haurrek parte hartu dute Umeen Egunaren hasiera dibertigarrian

Haurren txupinazoak hasiera eman dio gaur, asteazkena, Ermuko Umeen Egunari. Haurren Kontseiluak ongietorria eman die dozenaka parte-hartzaileri Orbe Kardinala plazara euren egun handia ospatzeko, eta koloretako hautsez betetako poltsatxoak banatu dituzte. Atzerako kontaketaren ondoren, hamaiketan puntuan kolorezko eztanda handiak bete ditu herriko kaleak.

Jaia hasi ondoren, haurrentzako uretako parkea eta Txarangen Batzordearen tailerrak ireki dira plazan bertan, 13:30ak arte goizez eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez.

Haur-diskoteka eta nerabeen festa

Arratsaldean, 16:00etan, buruhandiak plazan barrena ibiliko dira, eta parkeari eta tailerrei ekingo zaie berriro. 17:30ean, Txarangen Batzordeak txokolatada handia eskainiko du indarrak berritzeko, eta 19:00etan haurrentzako diskoteka hasiko da Lorea Intxausti eta Joanes Echevesterekin. Haurrentzako programazioa 20:30ean amaituko da apar festarekin.

Ermuar nerabeek ere euren tartea izango dute 22:00etatik 01:00etara Martxoak 8 plazan Txurru DJaren Festan Blai jaiarekin. Ordutegi eta leku berean, gainera, Puntu Morea jarriko da, herritar guztiei zuzendutako gune bat, eraso matxistak prebenitzeko, artatzeko eta laguntzeko.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik