Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

12.02.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

Egun gutxi batzuk geratzen dira Enpresa Kudeatzen ikasteko ikastaroan parte hartu nahi duten ekintzaileek izena eman dezaten. Ikastaro hori  Ermuko Udalak Ekonomi Sustapen alorraren bidez antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Ikastaroa doakoa da; 40 orduko iraupena izango du eta otsailaren 24tik martxoaren 5era garatuko da Izarra Centre-n, 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian. Ikastaro hau beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko 5.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izateko. Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

Ikastaroa gainditu ondoren, parte-hartzaileek 5.000 eurorainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak eskainitakoak, urtarrilaren 9ko 1/2025 Dekretuaren esparruan. Dekretu horrek 2025eko ekitaldian ekintzailetza-ekimenak sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

Izena emateko azken eguna otsailaren 18a da. Izen-ematea pe@udalermua.net helbide elektronikoan edo lasterbidez uzten dizuegun galdetegia betez egin daiteke. Izena emandako hurrenkeraren arabera beteko dira plazak. Ikastaroak gutxienez 8 parte-hartzaile eta gehienez 15 eduki beharko ditu.

Prestakuntza praktikoa eta atsegina; hiru bloketan banatuta

Prestakuntza-ekintza hori hiru eduki-multzotan banatuta egongo da, eta horien bidez enpresa bat sortzeko funtsezko alderdiak jorratuko dira. Oso prestakuntza praktikoa eta atsegina izango da.

Parte hartzen dutenek beren marka pertsonala sortzen ikasiko dute, beren burua ezagutarazteko eta merkatuan lekua hartzeko ezinbestekoa den atala; helburuak zehazten eta bezeroak erakartzen ikasiko dute, negoziatzen ikasiko dute eta pertsona autonomoaren fiskalitatearen oinarrizko alderdiak ikasiko dituzte. Era berean, bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko behar den guztia ikasiko dute, proiektuaren analisi ekonomiko-finantzarioaren garapen xehatuarekin amaituko den prozesua. Gainera, aholkularitza-orduak izango dituzte, banaka zein taldeka.

Aldundiaren dirulaguntzak norgehiagoka bidez eta erakundeak ezartzen dituen parametroen arabera eskuratzen dira. Prestakuntzan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egotea eta langabezian egotea autonomo gisa alta eman aurretik.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera