Emakume futbolari beteranoek txapelketa benefikoa jokatuko Betiondon
Emakume futbolari beteranoek "Diabetes Cero" Fundazioaren aldeko ongintzazko txapelketa jokatuko dute abenduaren 27an Ermuan. Lau taldeen arteko txapelketaren bigarren edizioa izango da eta bertan Athletic, SD Eibar, Mondragon eta Oiartzun taldeek hartuko dute parte. Betiondon ospatuko dira 7 jokalarien arteko futbol partidak, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrera doakoa da.
Bildutako dirua 1. motako diabeteak sendatzeko ikerketan erabiliko da. Aurten ongintzazko txapelketa berezia izango da, aspalditik ikusten ez diren jokalariak bilduko dituena. Atsedenaldian sariak zozketatuko dira bertaratutakoen aratean.
Euskadiko edo Espainiako futbol selekzioekin jokatu zuten emakume kirolari eta aitzindariei omenaldia izango da, gaur egungo jokalari gorritxoak eta munduko txapeldunak baino ezezagunagoak diren arren. Jokalari hauek ez zuten egungo oihartzun mediatikoa izan, baina aitzindariak dira emakumezkoen futbola bultzatzen eta bidea irekitzen hasi baitziren.
Antolatzaileek ongintzazko ekitaldi honetan parte hartzera animatzen gaituzte, "haurren diabetesa sendatzeko bidean ikertzen jarraitzeko eta kirolak sexurik eta adinik ez duela ikusteko".
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik