Emakumeen ahalduntzeari ateak irekiko dizkio Ermuak, beste behin

11.09.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
2025eko azken lauhilekorako programazio anitza eta ausarta aurkeztu du

Ermuko Emakumearen Topaguneak indar, sormen eta konpromiso feministaz beteriko proposamen batekin hasiko du ikastaroa. Ahalduntze-eskola Ermuko emakume eta nesken autonomia, ahotsa eta ongizatea indartzeko tailer, topaketa eta jardueraz beteriko agendarekin dator 2025eko azken txanpan.

"Eskola hau ez da prestakuntza-gunea bakarrik. Eraldaketa-espazioa da. Hona ez gatoz ikastera bakarrik, elkarrekin udalerri justuago, berdinzaleago eta guztiontzako askeago bat eraikitzera gatoz", azpimarratu du Beatriz Gamiz Ermuko alkate eta Berdintasun alorreko zinegotziak, programazioaren aurkezpenean.

Gorputzaren, hitzaren eta desioaren bidaia kolektiboa

Programazioak gorputz-praktikak, sormena, teknologia eta pentsamendu kritikoa uztartzen ditu. Proposamenen artean ondokoak daude; neskato eta nerabeentzako ‘capoeira feminista’, desioaren ingurua hausnartzeko ‘Opensex tailerra’ eta ‘Barre egingo dugu’, umorea ahalduntzeko tresna gisa erabiliz.

Gogoeta partekatua egiteko ere denbora egongo da, besteak beste, ‘Zaintzeileen ahotsak’, etxeko langileak eta familiak bilduko dituen Work Kafea, esperientziak, bizipenak eta proposamenak partekatzeko. Gainera, indarkeria matxisten sustraiak eta horien aurrean modu kolektiboan nola jokatu aztertuko da.

"Autoestimuaz ari gara, baina justizia sozialaz ere bai. Osasunez, baina baita buruz ere. Umorez, teknologiaz, hitzez eta komunitatez. Hori guztia da ahalduntzea", nabarmendu du Gamiz Matak.

Etorkizuna eraikitzen duten begiradak

Artea eta adierazpena ere oso presente egongo dira. ‘Begirada propioak’ erakusketak udalerriko emakumeek mugikorrarekin egindako argazki-tailer baten emaitza biltzen du. Bestalde, ‘Cuando espabilamos’ erakusketak, aldiz, Ermuko Emakumea Sustatzeko Zentroaren ibilbide historikoa egiten du. Azkenik, ‘Las Poderosas’ antzezlanaren antzezpenak benetako gainditze- eta borroka-istorioei ahotsa ematen dien obra oholtzara eramango du.

Izen-emateak irailaren 22an irekiko dira

Jarduera guztietan aldez aurretik izena eman behar da. Izen ematea Emakumearen Topagunean bertan edo 943 17 10 30 telefonora deituz egin daiteke, hilaren 22tik aurrera.

Ermuko Udalak emakume guztiak gonbidatzen ditu proposamen honetan parte hartzera: "Guztiok ongi etorriak sentitzea nahi dugu, gazteenetatik hasi eta helduenetaraino. Izan ere, esperientzia bakoitzak garrantzia du, eta elkarrekin egiten dugun urrats bakoitzak indartsuago egiten gaitu", erantsi du alkateak.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik