Ene Kantak 'talde'Bisonte-Mantodontearen bila' antzezlana taularatuko du larunbat honetan

16.10.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Antzokian izango da, 17:00etan, euskaraz. Sarrerak 6 eurotan

‘Ene Kantak’ konpainia nafarrak 'Bisonte-Mastodontearen bila' antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan Ermua Antzokian, arratsaldeko 17:00etan. Nerea Urbizuk idatzitako lana da, izenburu bereko liburuan oinarrituta dagoena. Trama Historiaurrean kokatzen da, Aralar mendilerroan, eszenografia ikusgarria du eta ikus-entzunezko euskarria uztartzen ditu, non musikak garrantzi handia duen.

Sarrerak 6 €uro balio du eta aldez aurretik eros daiteke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta kutxazain-sarean, edo emanaldia leihatilan hasi arte.

Eszenatokian kobazulo handi bat eta su eder bat ageri dira, irudi bizidunekin osatutako hondoak erakusten dituen pantaila baten ondoan. Ilustrazio horiek dantzen koreografiekin indartuko dira batzuetan, giro ezberdinak sortuz: zeru izartsua edo ekaitza, esaterako.

Sinopsia

Taldea suaren inguruan lo egin ondoren altxatu egiten da, ehizara joateko prestatzen ari dira. Oraingoan bai, oraingoan bisontea harrapatuko dute. Isiltasuna da nagusi; taldean ehizatzen dute. Denak adi, bisonteari begira. Prest daude, geziak bizkarretik hartzen dituztenean... oh, ez, Axeri!!

Ez dakit Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri bisontea harrapatzeko gai izango diren. Lehen Gizonen garaian arrisku asko zeuden. Bisonte mastodontea harrapatuko dute? Ala Bisonte mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak? Ikusi beharko…

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik