Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan
Ermuak datorren larunbatean II. Energiaren Eguna ospatuko du, Asteklima deritzanaren baitan, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barneko jarduera. Aurtengo leloa honakoa da: «Zure aztarna keinu bakoitzean hasten da». Asteklima Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena da. Ihoberen eta EVEren lankidetza du, eta klima- eta energia-ekintza herritarrei hurbiltzea du helburu, esperientzia praktiko, parte-hartzaile eta hurbilen bidez.
Larunbat goizean, 11:00etatik 13:00etara, hainbat prestakuntza-jarduera eta jolas izango ditugu San Pelaio plazan, energiaz ikasteko eta ezagutzak partekatzeko. Energia sortzeko pedalei eragin ahal izango diegu; erruletan jolastu edo mural kolektiboan lagundu, besteak beste. Bi jarduera betetzen dituzten pertsonek produktu jasangarrien poltsatxoa jasoko dute. Helburu nagusia energiaz modu eskuragarrian, ludikoan, errazean eta erabilgarrian hitz egin ahal izatea izango da, gure eguneroko bizitzaren onuragarri izateko. Opari eta material praktikoak banatuko dira gure energia-kontsumoa murrizten eta etxean aurrezten ikasteko. Jarduera hau doakoa eta publiko ororentzat irekia izango da.
Arratsaldean, Ermua Antzokiak energiarekin lotutako filma bi proiektatuko ditu, "Iñurri itsuak" 19:30ean euskaraz eta "Digger" 22:00etan gaztelaniaz, kultura eta zinema iturri izanik gogoeta egiten jarraitzeko. Proiekzio horietara joateak 5,20 €uro balio du.
Santa Anan egin zen iaz lehen edizioa, auzoko energia-komunitatearen sorrera oinarri hartuta. Erantzuna oso positiboa izan zen eta, ondoren, Asteklimako sarietako bat jaso zen.
Lotutako albisteak
Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate
Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak