Energia-eraginkortasuna eta LED argiak Osoko bilkura txikiaren mamia

06.06.24
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
Anaitasuna, Sallente eta San Pelayo ikastetxeetako ikasleek gaurko Osoko bilkura partekatu dute udalbatzarkideekin batera

Eskualdeko Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten Ermuko hiru ikastetxeetako ikasleek, Udalbatzarekin batera, urteroko bilkura berezia edo "osoko bilkura txikia" egin dute gaur, ikasturtean zehar egindako lanaren berri emateko eta organo gorenari proposamenak eta eskaerak aurkezteko. Laster amaituko den ikasturtean, aurrekoan hasitako gaiarekin jarraitu eta hori sakondu dute: energia irisgarri eta ez-kutsatzaileak.

Anaitasuna ikastola, Sallabente eta San Pelayo ikastetxeetako hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute Osoko Bilkura Txikiaren saioan, eta ikasturte honetan garatu dituzten proposamenak aurkeztu dituzte. Aurreko ikasturtean ikasleek udalerriko energia-diagnostikoa egin zuten eta hainbat ekintza proposatu zizkieten udal-ordezkariei, energia-kontsumoa murrizteko helburuarekin. Aurten, aldiz, ikasleek energiaren kontsumoan oinarritu dute beren gogoeta, eta informazio-kartelak egin dituzte, kontsumo arrazionalagoa egiteko.

Ikasturte honetan, ikasleek energiaren kontsumoan eta erabileran jarri dute arreta, eta, zehazki, LED argien erabileran. Lan horren emaitza dira aipatutako hiru ikastetxeetako ikasleek egindako kartelak. Gaurko saioan hizlariek euren lana aurkeztu dute eta herriko ordezkariekin mezuak partekatu dituzte. Halaber, egin dituzten kartelak hainbat hedabideren bidez ezagutarazteko zabalduko dira; batetik, udaleko sare sozialetan argitaratuko dira, eta, bestetik, herrian guztiek jakin dezaten erabiltzen diren erakustlekuetan erakutsiko dira.

Azalpenen ondoren, talde ezberdinetako zinegotziek galdera batzuk egin dizkiete eta azkar erantzun dituzte. Udalak ekimena baloratu eta babesten du. Era berean, azpimarratu du urrats garrantzitsua dela garapen iraunkorraren aldeko kontzientziaziorako eta ekintzarako, eta, horregatik, eskerrak eman dizkie ikastetxe guztiei parte hartzeagatik eta egindako lanagatik. Jarduera amaitzeko, gozaritxo bat egin dute elkarrekin.

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke