Ermua Antzokiak ‘Una madre de película’ antzezlana aurkeztuko du
Ermua Antzokiak ‘Una madre de película’ antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, 20:30ean. Komedia honen ardatz nagusia habia hutsaren sindromea da. Bakarrizketa horretan, aktore protagonista Toni Acosta da. Testua Juan Carlos Rubiorena da eta berak zuzentzen du obra. Ekoizlea Jesus F. Cimarro ermuarra da, Pentación Espectáculos, Leona Madre eta Alegría Producciones taldeekin batera. Sarrera 15 eurokoa da eta aldez aurretik eros daiteke Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta bere kutxazain-sarean edo leihatilan emanaldia hasi baino lehen.
Juan Carlos Rubio eta Toni Acosta elkartu dira guraso asko kezkatzen dituen egoera bati buruz umorez hitz egiteko; seme-alabak heldu egiten direnean eta familiaren etxea uzten dutenean. Aktoreak, habia hutsaren esperientzia bizi ondoren, eszenatokietan jorratzeko beharra sentitu zuen. Juan Carlos Rubiorekin hitz egin eta ados jartzeak ‘Una madre de película’ lana posible egin du.
Sinopsia
Eva Mariak bere seme maitatu bakarraren mezua jasotzen du goizaldean. Alejandrok esan dio premiaz bilatu dezala ikasten ari den unibertsitate amerikarrerako behar duen dokumenta, giltzapeko tiradera batean dagoena. Alexandrok, ama oso ongi ezagutzen duenez, eskatzen dio bere gauzetan miatzeko tentaldian ez erortzeko, aukeraz baliatuta.
Eva Mariak agintzen dio semeari zorrotz beteko duela enkargua, baina behin bilatzen hasita... Nor dago kuxkuxeatzeko bekatutik libre? Bere bizitzaren oroitzapenak eta ‘habia hutsaren’ egoerak zurrunbilo zirraragarri eta dibertigarrira eramango dute Eva Maria, benetako film-abentura batean murgilduz.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu