Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

25.11.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista

Indarkeria matxista ezabatzeko nazioarteko egunean dozenaka pertsona bildu dira gaur eguerdian Ermuko Orbe kardinalaren plazan, Udalak deitutako elkarretaratzean. Ekitaldi horretan Udalbatzak gaur goizean aho batez onartu duen Adierazpen Instituzionala irakurri da. Testu horrek azpimarratzen duenez, "indarkeria matxistak beldurraren eta lotsaren ingurunea sortzen du, indarkeria jasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera duena, eta biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen du. Egoera horiek areagotu egiten dira sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraituta ez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste,: adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak".

Adierazpen horren arabera, "komunitatea indarkeria horri aurre egiteko bide bat da; komunitate feminista, tokiko komunitatea eta udalak".

Ermuko udalak ondorengo lau konpromiso hartu ditu:

  • Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokaren arloan laguntza-sareak sustatzea.
  • Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak garatzea.
  • Indarkeria matxistako kasuen aurrean herritarren mobilizazioa sustatzea.
  • Genero-ikuspegia duten aurrekontuak bultzatzea, baliabide publikoak birbanatzeko eta desberdintasunei heldu ahal izateko zeharkako estrategia gisa.

Dairi Brown dantzariak eta Institutuko ikasleek parte hartu dute elkarretaratze ekitaldian. Mugimendu feministak mobilizaziora deituta du 19:00etarako, Orbe Kardinalaren plazan.

Azaoak 25 egunaren inguruko jarduera gehiago izango da hurrengo egunetan:

  • Gogoeten Krispetak' Indarkeria matxisten aurka kontzientziatzeko eta borrokatzeko filma proiekzioa, arratsaldeko 6etatik aurrera.
    • Hilak 27an ‘Soy Nevenka' emango da.
  • Ermua Beldur Barik jaialdia, hilak 27ko ostegunean, Lobianon, 17:00etatik aurrera. Eromena DJak jarriko du musika. 
  • Antzerkia, hilak 30eko igandean, Guatemalako ‘Las poderosas' taldearen emanaldia Lobianon, 12:30etan. Sarrera doakoa da, tiketak emakumearen etxean jaso daiteke edukiera bete arte.
  • Azaroaren 20tik 30era, indarkeria matxistaren aurkako materialen gida banatuko da, Liburutegiaren eta Emakumearen Topagunearen arteko lankidetzaren emaitza. Bi zerbitzutan jaso daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte