Ermua eta Azkoitia lotzen dituen UK05 linearen zerbitzua gehituko du Lurraldebusek

20.06.25
Erakundea
Gizartea
Irailetik aurrera mugikortasunean irabaziko dugu erabiltzaile ermuarrok eta batez ere ‘Izarraitz’ LHko zentroko ikasleek

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak iragarri duenez, Lurraldebusek zerbitzua gehitu egingo du UK05 linean, Ermua Azkoitiarekin lotzen duen linean, zuzeneko irteera gehigarri berri batekin, ‘Izarraitz’ Lanbide Heziketako zentrora doazenen bidaia eta sarrera errazteko.

Neurria irailean sartuko da indarrean ikasturte berriarekin batera, eta goizero gure herritik Azkoitira joaten diren ikasleentzako, irakasleentzako eta langileentzako garraio publikoko konexioak hobetzeko beharrari erantzuten dio.

UK05 linearen irteera berria

  • Irteera ordua: 7:00etan Ermutik
  • Iristeko ordua: 7:38 Munibera (Azkoitia)
  • Autobusa ez da geldituko ez Zestoan eta Azpeitian, ibilbidea laburtzeko, zuzena joanez eraginkorragoa egiteko.

Errefortzua bereziki onuragarria izango da Izarraitzen ikasten ari diren gure udalerriko gazteentzat, bai eta lehen orduan Azkoitian lanaldia hasten duten beste pertsona batzuentzat ere.

Lankidetzaren ondoriozko hobekuntza

Azahara Dominguez Foru Diputatuak azpimarratu duenez, zerbitzua gehitze horrek "benetako eta beharrezko defizita estaltzen du, eta aukera ematen du ikastetxean sartzeko beste modurik ez duten pertsonek berdintasunezko baldintzetan egin ahal izateko". Neurria ikastegiaren eta bi udalerrietako udalen eskaerei emandako erantzuna da.

Beatriz Gamiz Ermuko Udaleko alkateak, aurtengo apirilean Foru Diputatuarekin bilduta egon zenak, balorazio oso positiboa egin du: "Garraio publikoa funtsezkoa da aukera berdintasuna bermatzeko. Errefortzu horrekin, gure bizilagunek autonomian, puntualtasunean eta prestakuntzarako sarbidean irabazten dute. Eskerrak eman nahi dizkiogu Aldundiari sentsibilitateagatik eta udalerriekin lankidetzan aritzeko borondateagatik" adieraziz.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik